Navarra Norte

Leitzak Igande honetan, Maiatzaren 6an, «Natur Bideen Eguna» hartuko du

Aurtengo programazioan, Plazaolako Natur Bidean bertan egingo diren ekitaldiekin batera, EDERBIDEA mugaz gaindiko proiektuak protagonismoa hartuko du edizio honetan 2000. urtean Iruña eta Donostia lotzen zituen trenaren bideko lehenengo zatia “natur bide” bihurtu zenetik, Plazaolako Partzuergo Turistikoak […]

PUBLICIDAD

Aurtengo programazioan, Plazaolako Natur Bidean bertan egingo diren ekitaldiekin batera, EDERBIDEA mugaz gaindiko proiektuak protagonismoa hartuko du edizio honetan

2000. urtean Iruña eta Donostia lotzen zituen trenaren bideko lehenengo zatia “natur bide” bihurtu zenetik, Plazaolako Partzuergo Turistikoak kide diren udalekin batera, ekitaldi hau urtero antolatu du, eta dagoeneko, gure lurraldean 19 aldiz ospatu da.

Ekitaldi hau estatu mailan beste natur bideetan maiatzean zehar antolatzen diren askoei batzen da, ibilbide berezi hauek ezagutarazteko, bere erabilpena sustatzeko eta aisiarako gune eta turismoa bultzatzeko. Horretaz gain, Plazaolaren helburua, zonaldeko eskaintza turistikoa ezagutaraztera ematea da (baliabideak, alojamenduak, jatetxeak, artisauak, hainbat zerbitzu, eta abar.); aldi berean partzuergoak bizikletaren erabilpena eta
mugikortasun jasangarria sustatu nahi du, Plazaolak parte hartzen dituen beste ekimen eta proiektuekin bat eginez, EDERBIDEA mugaz bestaldeko proiektua bezala.

Hain zuzen ere, EDERBIDEA 2016tik martxan dagoen errealitatea da, eta datozen urteetan (2020a arte), Plazaolako zati berriak, eta Leitza eta Latasako geltokiak berreskuratuko dira proiektu honi esker. Azken bi obra hauek aitzakitzat hartuta, 2018ko Natur Bideen Egunaren edizio honetan Leitzar eta bisitari guziei, Leitzako geltokian egingo den proiektuaren berri emango zaie, hori guztia Europako bizikletan ibiltzeko EUROVELO 1 bide
sarearen barne.

Plazaolako Natur Bidea beti protagonista

Programazioa, urtero egiten den moduan, Plazaolako Natur Bidean hainbat ibilbidekin hasiko da. Zehazki, hiru izango dira hitzorduak:
• Oinezkoentzat:
o Lekunberrin: 09:00etan. Lekunberriko tren geltoki zaharretik abiatuko da (8 kilometroko ibilibidea, Leitzaraino).
o Leitzatik: 10:30ean: Leitzako Plazatik (Ibilbide zirkularra Leitzako Natur bidetik)
• Bizikletarientzat:
o Lekunberri: 10:00etan. Lekunberriko tren geltoki zaharretik abiatuko da.

Berez, Ibilaldi libreak dira eta inguruko herritar eta bisitarien parte-hartzea sustatu nahi dute. Publiko guztientzako proposamenak dira, 0 urtetik 99ra bitartean, oinez, makilekin edo bizikletan egiteko.

Hala ere, aurten, kolaboratzaile berezien parte-hartzea izan dugu, eta hoiei esker, irteera bakoitzean partehartzaile guziak “gidatuko“ dituzten lagunak egongo dira. Hain zuzen ere, oinezkoendako ibilbidetan, Leitzako kasuan, LEITZAko ESKOLAko lagunek bideratuko dute martxa. Eta Lekunberriko kasuan zonaldeko KIROLMANK kirol-zerbitzuen lagunak izango dira martxa gidatzeko.

Bizikleta martxari dagikoionez, mendi bizikletan eskarmendua duten Leitzako BTT MENDIBIL taldeko lagunen laguntza izango dugu. Hitzordua Lekunberriko geltokian bada ere (10:00etan), Leitzatik abiatzen direnentzako deialdi bat egin dute BTT Mendibil-koek. Hain zuzen, interesatuta dauden orok izena eman beharko dute Leitzako ASTIZ liburundendan maiatzaren 5a baino lehen. Inskribatu guziak, igandean (maiatzak, 6an) goizeko 09:00etan egon beharko dira Leitzako Plazan eta, handik furgonetekin bizikletak eramango dituzte eta kotxez abiatuko dira Lekunberrira, handik, denak elkarrekin, goizeko 10:00ean bizikleta martxa hasteko.

Bai oinezkoentzat, baina bizikletarientzat, helmuga Leitzako Plazaolako tren-geltoki zaharra izango da

Umeendako tailerrak, kuatrizikloak, artisauak eta mokadu gozoak guztiontzat
Leitzako geltokia parte-hartzaile guzien biltokia izango da, 12:00ak aldean. Une horretan, parte-hartzaileen artean, zonaldeko Beteluko Ura, Agrozumos eta Lacturalek emandako edari “indargarriak” banatuko dira.

Une horretan, umeendako tailerrak izango dira eta kuatrizikloak erabiltzeko aukera izango dute Leitzako geltokiko inguruan. Bitartean, nagusientzat pintxoak banatuko dira eta, era berean, geltokian bertan, Plazaolako artisauek giro ederra jarriko dute. Hainbat postuetan euren lan onaren emaitzak erakusgai eta salgai egongo dira: gazta, eztia, etxeko ogia, egurrezko lanak, bitxiak etab.

EDERBIDEA proiektua eta Leitzako geltokia

Orain gutxi, Leitzako geltokiko biltoki zaharra berreskuratzeko proiektua egin du Nafarroako Gobernuak, EDERBIDEA mugaz gaindiko proiektuaren barruan. Proiektua bera gauzatzeko epeak ez badira finkatu ere, aurten izatea espero da eta, bertan, Leitzako udalaren laguntza eta parte-hartzea aurreikusita dago ere. Horregatik, aurtengo Natur Bideen Eguneko edizio berria Leitzan ospatuko dela aprobetxatuz, bai leitzarrei, bai bisitariei,
proiektu honen ezaugarri nagusiak aurkezteko ekitaldi bat antolatu da.

Horrela, 13:00etan, geltoki zaharrean bertan, Ederbidea proiektua eta Leitzako geltokiko biltokiaren berreskurapenerako proiektua aurkeztu dira. Eta, horretarako, bi proiektuen ildo nagusiak eta helburuak azalduko dira. Bertan Leitzako udaleko eta Plazaola partzuergoko ordezkariak izango dira aurkezleak.

EDERBIDEA Europako POCTEFA-INTERREG 2014-2020 (FEDER funtsetatik finantzatua) programaren esparruan onartutako proiektua da, eta, bere ekintzen artean, Leitzako antzinako Plazaola tren-geltokiko biltokiaren berreskurapena dago. ERDEBIDEA gauzatzen denean, Plazaolako Natur Bidea Europako EUROVELO 1 bizikleta bide sarearen barruan egongo da eta, proiektu honen bidez, zati honek ekipamendu eta zerbitzu egokiak izango dituela bermatu nahi dute sustatzaileek.

Ederbidea proiektuak beste motako ekintzak hartzen ditu ere, besteak beste, komunikazio eta sentsibilizazio jarduerak; eta, hauen artean, “merchandising” eta dibulgaziorako materiala dago. Horregatik, aurtengo Natur Bideen Eguneko parte-hartzaile txikienei, EDERBIDEAko motxilak banatuko zaie, barruan hainbat opari txiki egongo direlarik.

Esker onak eta deialdia
Plazaola Partzuergo Turistikotik Leitzako Udalaren parte-hartze aktiboa eta antolaketan egindako lana eskertu nahi dugu. Era berean, herriko kolektiboek (bereziki eskolak eta BTT Mendibil taldeak) eta pertsonek eskuzabalki eskaini diguten laguntza ere azpimarratzekoa eta eskertzekoa da, egun honetan den-dena ongi atera dadin.

Eskerrak eman behar dizkiegu ere lagundu duten enpresei (Beteluko Ura, Agrozumos eta Lacturale enpresak), Kirolmank kirol mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuaren Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari. Eta, azkenik ere, Plazaolako artisauen laguntza eskertu nahi dugu, egun honetan beti parte hartzen dutelako euren eskulanak eta produktuak eskaintzen, eta festa giroa sustatzen.

Partzuergotik baita ere, nafar sozietate guztia gonbidatzen dugu gurekin Natur Bideaz, haren paisaiaz, haren jendeaz eta haren ondasunaz gozatu dezaten eta noski, gure inguruneko erakargarritasun turistikoa zabaldu dezaten. Ongi etorri Leitzara datorren igandean, maiatzak 6an.

ÚNETE A NUESTRO BOLETÍN