TEACHCOM (Teacher’s Competencies) proiektua, hots, Irakasleen gaitasunak hobetzen, Europako Erkidegoetako kideen esperientziak trukatuz (Improving Teachers’ Competencies by Sharing Experiences Between EU Partners) proiektua, 2019. urteko bukaera arte garatuko den Erasmus+ programaren azpian sortutako proiektua da
Nafarroako Ikastolen Elkarteak Erasmus+ proiektuetan parte hartzen duen bosgarren aldia da. Izan ere, Europako erakunde ezberdinek bere parte hartzea proiektu desberdinetan eskatzen baitute, berrikuntza pedagogikoarekin lotutako gaietan duen esperientzia zabala eta kaudimenduna kontuan hartuta.
TEACHCOM Helburua
Irakasleek hezkuntza sisteman eragile garrantzitsuenak dira. Kolektibo honen eta erakundeen erantzukizuna da gizarte-erronkei egokitzea eta baita euren prestakuntza eta gaitasun profesionalak hobetzea ere. Horrela, ikasleei lagundu ahal izango diete beren konpetentzia guztiak garatzen, bai norbanako zein gizarte-trebetasunak, eta sortzaileagoak eta produktiboagoak izaten.
arapen jarraituan eta globalizazio prozesuan dagoen mundu honetan, dena oso azkar aldatzen da, beraz, irakasleek modu egokian egokitu behar dute aldaketa horietara. Proiektu honek, proiektuko bazkide diren erakundeen eskualdeetan lan egiten duten irakasleei lagundu nahi diegu aldaketa horiek ikusten eta hauek eskatzen dituzten gaitasun batzuk garatzen.
Horretaz gain, gizarte bakoitzak bere kultura estruktura propioa eta balio propioak dituela kontuan hartuta, irakasleek ikaskuntza esperientziak antolatzeko gai izan beharko lirateke, adingabeen eskubideekin, giza eskubideekin, konstituzioarekin eta demokraziaren printzipioekin lerrokatuz. Irakasleek berezko komunitatearen balioak bere gain hartu beharko dituzte, baita unibertsalak direnak ere, eta ikasleek balio horiek bereak egin ditzaten ahalegindu, nazioarteko kooperazioa, adiskidetasuna eta bakea praktikara eramaten lagunduz.
TEACHCOM proiektuaren azken helburua , bazkideak diren erakundeen eskualdeetako eskoletan, hezkuntzaren kalitatea handitzeko ekarpena egitea da.
Halaber, ERASMUS+ programaren honako HELBURU ESPEZIFIKO hauen lorpenerako ekarpena egiteko nahia dugu: «Kalitatean hobekuntzak sustatzea, berrikuntzan eta hezkuntza eta prestakuntza erakundeen nazioartekotzea sustatzea. Bereziki, hezkuntza eta prestakuntza hornitzaileen artean lankidetza transnazional handiago baten bitartez eta tartean dauden beste erakundeen bitartez. Aldi berean, etengabeko garapen eta
honekiko sentsibilizazio maila sustatu nahi da, Europako ikaskuntzaren eremuak diseinatzerakoan eta politika erreformak bultzatzerakoan modernizatzeko bideak lankidetza politiko handiagoaren bidez lortuz. Eta, proiektu hauen bidez, EBko gardentasun eta aintzatespen tresnak hobeto erabiltzea eta praktika onak zabaltzea lortu nahi da».
Proiektu honetan guztira 11 erakunde gaude, Hezkuntza zerbitzuak, Ikuskaritza zerbitzuak, irakasleen prestakuntzako enpresak eta ikastetxeak, besteak beste.
Proiektu bazkideen artean aipatu dezakegu: Nafarroako Ikastolen Elkartea, Vianako Erentzun Ikastola, Turkiako Karaman Il Milli Egitim Mudurlugu (Lider of the project) proiektu-buru, Inspectoratul Scolar Judetean Teleorman-Rumania, UAB «Alfa idejos ir technologijos» (Lithuania), hala nola, Lituaniako, Turkiako, Errumaniako eta Nafarroako Lehen Hezkuntza zein DBHko hainbat eskola zein institutu.
Irakasleek diseinatutako prestakuntza-planetan parte hartzen dute, bai eta mintegietan eta tailerretan ere.
Proiektuaren elementu eta garapenari buruzko informazioa Facebook orrialdean (www.facebook.com/TeachcomErasmus/) eta Twitter kontuan (@TeachcomErasmus) aurki daitezke. Bere lana hobetu nahi duen irakasle oroko kontsultatu beharko lituzke proiektuaren aipatutako sare sozialak.