Gaur Sakana Trenaren Alde plataforma egin du prentsaurreko bat Uharte Arakilgo tren geltokian, Sakanako hainbat autetsien batera. Prentsaurrekoan, Sakanako zinegotzi eta alkateak egon dira eta bere udaletan trenaren alde eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako onartu duten mozioei hitzegin dute. EH Bildu, Podemos eta Arakilgo Independienteren alkate eta zinegotziak egon dira bertan. Eneka Maiz (Etxarri Aranazko alkatea) eta Txetxu Moran aritu dira bozeramaile gisa, autetsiengatik.
Sakana Trenaren Alde plataformako partetik Arturo Carreño (altsasuarra, erdaraz) eta Arantza Ibargoien (lakuntzarra, euskaraz) bozeramailek bezala hitzegin dute. Hauek trenaren aldeko eta AHTren aurkako bere ekimen berriak plazaratu dituzte, eta batez ere maiatzaren 12rako deitu dugun martxa.
«Sakanak, dagoeneko, badu trena bere trazadura eta azpiegiturarekin. Gainera, posible da tren honen optimizazioa estandar europarretara egokitzeko, bidaiarien eta merkantzien garraioari kalitate goreneko irtenbideak emateko (abiadura, errail bikoitza, hirugarren erraila, trazaduraren hobekuntza …)»
Sakanarentzat, «De la Serna ministroak proposatutako trazadura egiteak, soilik abiadura aintzat hartuta, izugarrizko ondorio kaltegarriak izanen lituzke arlo sozialean, ekonomikoan eta baita ekologikoan ere. Sakana korridorea izanik, aski zigortua dago azpiegitura ezberdinen bidez».
«Hori horrela, jada zaila bada herrietan bizitzea, herritarrek galduko lituzkete herri horietan bizitzeko hain baliagarriak dituzten osagarriak. Abeltzainentzat, lur hoberentsuen galera, eta gainontzeko lurrak lantzeko zailtasun gehiago eta nekeza. Turismoaren arloarentzat, desastrea, Sakanak duen landa eremuko xarmaren balioa galdu eginen lukeelako. Ekonomiaren beste esparruentzat ere gauza onik ez, AHT (abiadura) lehenesten duten azpiegiturek gune handienak mesedetzen dituztelako. Herritar ororentzat, aisiarako, lasaitasunerako eta giza-harremanetarako baliatzen den natura eremu ederra (ezinbestekoa kirolerako, ibilaldietarako eta hainbat kontuetarako). Naturaren ingurune hori gure izaeraren eta bizitzaren parte bat da. Alde batera utzi gabe Urbasa, Andia eta Aizkorri natura parkeetan eta beren garapen faunistikoan izanen dituen kalte larriak».
«Gainera, gezur hutsa da Abiadura Handiak interesa soziala duenik, eta ekonomia-garapenaren motorra denik. Badira datu ekonomikoak fidagarritasun osoa dutenak, eta Espainiako Estatuan eraikitzen ari den AHT eredua erabat porrota dela erakusten dutenak».
Horregatik, «bere justifikazioa soilik ulertzen ahal da ekonomiako eliteen negozio lukratiboaren ikuspegitik beren eraikuntza eta trenen ekoizpenerako enpresa handientzat eta horren inguruan saretzen diren morrontza eta ustelkeria politikoa tarteko, hori dena herritarren bizkarraren gainean eta aurrekontu publikoetatik eginda».
Horregatik, Sakanako udaletako ordezkariok Espainiako Gobernuari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen die:
1.- Egungo trenaren trazaduraren bikaintzea edo optimizatzea egokiro azter dadin egungo beharrei egokitutako tren bat lortzeko, horretarako, zabalera ezberdineko trenak garraiatzeko hobekuntza, bikoizketa eta gaurkotzea eginez, bai bidaiarientzat, eta baita garraioarentzat ere.
2.- Hori egin bitartean, Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren tramitazioa bertan behera geldi dadila.
(Alkate eta zinegotzi elkartuak)